Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Dantza: Concavo-convexo (Led Silhouette)

Ekitaldi hau Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren programazioaren barrenean dago.

Eguna: irailaren 5a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 6 €
Iraupena: 50 min
Argibide gehiago: www.ledsilhouette.com
Antolatzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea eta Berako Udala
Diruz laguntzen du: Nafarroako Gobernua
Laguntzaileak: Cajanavarra fundazioa eta LaCaixa Gizarte ekintza

Musikaren egilea: Gaizka Sarasola
Koreografiaren egilea: Jon Lopez eta Martxel Rodriguez
Zuzendaria: Led Silhouette
Musika: Bizian

Antzezleak: Jon Lopez, Martxel Rodriguez eta Gaizka Sarasola

Sinopsia

Concavo Convexo diziplina anitzeko pieza bat da, non musikak, dantzak eta eskulturak elkarri eskua ematen dioten. Hutsuneari buruzko gogoeta egiten du, gorputzaren eta gorputzaren arteko harremanaren ikuspegi eskultorikoan oinarrituta.

Lan honetan mugimendua modu mekanizatuan eta zientifikoan birplanteatzen da, leku negatibo, bakar eta huts batean sartuz. Ezerez horretan baieztatzen du gizakiak bere burua. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza espazioaren menpe daude, bakoitza bere bitartekoen arabera. Cóncavo-convexo taldeak nabarmendu nahi duen funtzio berezi bat dago espazioan: emozio estetikoaren sorkuntza.

“Espazioaz jabetzea edozein izaki biziren lehen keinua da, orekaren eta iraupenaren funtsezko adierazpena. Leku bat okupatzea da existentziaren lehen froga. “ Jorge Oteiza

Led Silhouette Martxel Rodriguez nafarrak eta Jon Lopez madrildarrak sortutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza konpainietan interprete gisa jardutearekin batera, 2016an sortzaile gisa hasi ziren, dantzaren hainbat diziplinatan trebatutako eta arte garaikidearen eragina duten artista gazteen taldea zuzentzen. Mugimendu forma berriei eta kontzeptu ezberdinei buruz ikertzen dute, dantza garaikideari buruz duten ikuspegia eskaintzeko, Led Silhouette bere zerbait egiteko plataforma bat eraikiz.