Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Erakusketa: Bidasoko deportatuak

Egunak: urriaren 16tik azaroaren 1era arte
Lekua: Kultur etxeko erakusgela
Ordutegia: ortzegunetik igandera irekia
Ortzegun-ortziralea: 17:00-19:00
Larunbata-igandea: 11:00-13:00
Antolatzailea: Kepa Ordoki Memoria historikoa Bidasoan
Laguntzailea: Berako Udala

Pertsona edo pertsona talde bat herrialde batetik gogoz kontra kanporatzea da deportazioa. Zigor gisa, isolatze edota esklabotasun helburuekin baliatu izan da deportazioa. Hainbat kasutan xede etniko edota erlijiosoez bultzatuta. Historikoki, edonolako giza talde baten deportazioa, ekintza segregazionistatzat jo da eta hauek gehiegikeria eta genozidioa izan dute helmuga.

Bigarren Mundu Gerran, Naziek judutarren aurka baliatu zuten bereziki deportazioa, ekintza honetan oinarritzen baita holokaustoa. Atxilotuak euren jatorritik, atxilotze edo akabatze esparruetara bortxaz mugiarazi zituzten. Nagusiki, Polonia, Austria eta Alemanian zeuden kokatuta atxilotze eta akabatze esparruak. Naziek bestelako talde etniko, politiko eta sozialak deportatu zituzten ere, herrialde berriak okupatu ostean, errepresio neurri gisa. Denboraren poderioz ezagutu da deportatuek jasandako tratu anker eta krudela, jasandako gosetea, esklabu lanak edota erailketa masiboak.

Whasintong-eko Holocausto Memorial Museum-en “Enciclopedia de Campos y Guetos” proiektuaren arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri duten pertsonak, Hendaia, Irun, Bortziriak edo Hondarribiatik deportatuak izan ziren bizilagunak. Zehazki, 94 bizilagun deportatu ziren eta hauetatik 29 esparruetan eraili zituzten. Erakusketaren bitartez, fokua Bidasoko bizilagun hauetan jarriko da, deportazioaren baitan jasandakoa azaleratzeko.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen ustetan, deportazioa, Hendaian –eta orokorki, Ipar Euskal Herria eta Frantziar Estatuan- landua eta oroitutako materia den bitartean, Bidasoko hegoaldean ezezagunagoa eta gutxi jorratu den gaia da. Honenbestez, deportazioa eskualde mailatik azaldu nahi dugu. Zubi lanak eginez, bailarak duen lotura deportazioaren barnetik xehatuz.

Bidasoko deportatuak proiektuarekin, deportatu bidasotarren bizipena –eta herioa- erakusketa ibiltari batez azaldu nahi da. Abiapuntua, Europako totalitarismoak izanen dira. Horretarako Nazismoa-Faxismoa-Frankismoa zer izan diren azalduko da. Ondotik, nazien kontzentrazio akabatze esparruak zer ziren eta oro har deportazioak zer suposatu. Behin testuingurua eraikita, proiektua eskualdeko deportatuetan, proiektuko protagonistak, sakonduko da.