(Euskara) Urteroko moduan, Berako besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu nahi zaituztegu.
Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira.
Hauek aurkezteko epea ekainaren 14a (ortzirala) bitarte izanen da. Lanak, posta elektronikoz kultura@berakoudala.net edo kultura.bera@gmail.com helbidetara bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Berako Kultur etxera ekarri. Aunitz eskertuko genuke, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean ekarriko balira.
Berako Kultur Etxea/Berako Oihua