Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Altsasu (La dramática errante konpainia)

Euskaraz

Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri zikloaren barreneko ekitaldia

Eguna: apirilaren 30a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Iraupena: 80 min
Sarrera: 7 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua eta Berako Udala

Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya
Itzulpena: Kepa Errasti
Zuzendari laguntzailea: Eider Zaballa
Aktoreak: Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia, Ane Pikaza
Eszenografia: Eider ibarrondo eta Isabel Acosta
Jantziak: Betitxe Saitua
Argiztapen diseinua: David Alkorta
Musika: Adrián García de los Ojos
Soinugintza: Ibon Aguirre
Ekoizpena: La Dramática Errante
Banaketa: Portal 71

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten.

COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; fiskaltzak 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu zuen zortzi gazterentzat. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen Espainiako estatuan, alde batetik askatasunen murrizketa ekar zezakeelako, eta beste batetik fiskaltzak «terrorista» hitzaren gehiegizko erabileragatik.