Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako XXI. Kafe antzerki zikloa

Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

Kafe antzerki ziklo honek euskarazko antzerkia ostatuetara eta, oro har, jendea biltzen den tokietara eramatea du helburu. Aurten ondoko emanaldi hauek izanen dira:

TABERNARIA. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña (Tartean Teatroa)
Eguna: azaroaren 10a, igandea
Lekua: Kataku ostatua
Ordua: 18:00/19:00 (bi pase emanen dira; pase bakoitzeko iraupena: 30 min)
Aktorea: Mikel Martinez

Taberna baterako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusketako. Aitzakia bat da bere kezkak, arrangurak, ilusioak eta desio frustratuak azalarazteko. Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka

MANIFESTU BAT (Beheko Larraine Taldea)
Eguna: azaroaren 17a, igandea
Lekua: Bidaxka ostatua
Ordua: 18:00
Aktorea: Miren Tirapu

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…”. Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonaia bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-ahotsek behingoagatik, begirada guztien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?

BAKEAN DAGOENARI BAKEAN UTZI (Idoia Torregarai & Mirari Martiarena)
Eguna: azaroaren 24a, igandea
Lekua: Goxune Kafetegia
Ordua: 18:00
Aktoreak: Idoia Torregarai & Mirari Martiarena

Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. “Euskalduntze” kontzeptua protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea. “Bakean dagoenari bakean utzi” ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketak osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakean dagoenar bakean uzteko ez daude prest!