Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ESCENA DANTZA JAIALDIA: Suite Navarre (Aldanza)

  • Eguna: 2013ko apirilaren 6a, larunbata
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Kultur etxea
  • Sarrera: 6 €
  • Antolatzailea: Nafarroako Gobernua – Berako Kultur Batzordea


Koreografia honen bitartez, Almudena Lobonek argi uzten du Nafarroarekin duen lotura. Bertan daramatza esperientziaz, oroitzapenez eta arrakastaz jositako hiru hamarkada. Suite Navarre, hain zuzen, dantza garaikidearen alea da. Lanak, beraz, Antonio Caleroren mugimendu kodeak eta Nafarroako musika ondarearen gaur-gaurkoena zein kontsakratuena (Pablo Sarasate eta Jesus Echeverria) uztartzen dituen hautapen lan bat kateatzen ditu. Basoak eta mendia dira, hain justu, bidaia honetako protagonista nagusiak, kultura idiosinkrasia ere. Ingurunearen tradizioa eta modernotasuna lotzeko saialdia da, lur honen alderdi berezkoenak aldarrikatzen dituzten mugimenduzko pintzelkadekin koloreak margotuta.

  • Arte zuzendaria: Almudena Lobon
  • Koreografia: Antonio Calero
  • Musika: P. Sarasate, J. Echeverria
  • Antzezleak: Marta Sainz, Teresa Torres, Marta Guardado, David Mejias, Iñaki Urrutia
  • Jantzien diseinua: A. Lobon, A. Calero
  • Diseinu Grafikoa: D. Abbondi
  • Argiztapena: MET Navarra
  • Atrezzoa eta eszenografia: Duilio Abbondi
  • Ekoizpena: Duilio Abbondi