Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Liburu aurkezpena: Isildutako eskuak. Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian (Jon Abril Olaetxea)

Euskaraz

Eguna: irailaren 16a, ortziralea
Lekua: Berako kultur etxea
Ordua: 19:00
Antolatzaileak: Elkar eta Berako kultur batzordea

Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren, baina soldata-maila eskasekoak, sektore berean ari ziren gizonezkoek baino gutxiago irabaziz, gainera. Isildutako eskuak izan dira emakumeenak, haien ahotsa bezala. Liburu honek emakume horietako batzuei ahotsa eman nahi izan die, guztien izenean, haien ekarpen sozial eta historikoa ikusgarri egiteko.

Hamaika lanbide hautatu ditu Jon Abrilek liburu hau egiteko (neskame, irakasle, espartingile, unai, papergile, arrain nahiz berduren kontserbagile, zigarrogile zein industriako langile…), eta lanbide horietako bakoitzean aritutako emakume baten (edo biren) lekukotasuna jaso du, guztien artean Euskal Herrian barnako bidaia bat eginez: Donibane Lohizunetik Baionara, Mauletik Otsagabira, Lodosatik Ondarroara, Gasteiztik Atarrabiara, Trapagarandik Bergarara eta Donostiatik Pasaiara.