Eguna: azaroaren 10a, ortziralea
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00
Sarrera DOAN
Iraupena (dokumentala): 54 min
Hizkuntza: euskara, greziera, turkiera eta ingelesa (azpituluak euskaraz)
Solasaldia euskaraz izanen da
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea
Donostia 2016ren “Europa Transit” enbaxada Pafosen izan zen 2015eko uztailean. Zipre bi eremutan banatzen duen lerro berdearen hegoaldean dago Pafos eta bertara egindako bisitan Amets Arzallus bertsolaria izan zuen bidailagun Europako Kultur Hiriburuak, Zipren ere badagoelako bat-bateko kantuaren tradizioa. Bidaia horretan zipretar musikagile eta ahozko poetekin elkartu zen Arzallus, bai halaber exodoaren biktimekin eta desagertutako pertsonen senideekin. Haren begirada eta poesia baliatuta, Zipreko oraina eta iragana ezagutzera emanen ditu Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentalak.
Zuzendaria: Xuban Intxausti
Ekoizlea: Leire Larisgoitia
Kolaborazio berezia: Amets Arzallus
Parte-hartzaileak: Amets Arzallus, Nese Yasin, Giorgos Sexate, Marios Poulas, Mr John, Maria Georgiadou, Sevilay Berk, Sevgul Uludag, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jesús Arzallus
Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)