Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nafarroaren Eguna: Irurtzungo Abesbatzaren kontzertua

irurtzungoabesbatza02

Eguna: abenduaren 3a, larunbata
Lekua: San Esteban Eliza
Ordua: 13:00
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
DOAKO SARRERA

Irurtzungo Abesbatza 2006an sortu zen bi helburuekin: Irurtzunen ordura arte ez zegoen tradizio korala sustatzea eta eta herriko eta inguruneko herritarrak biltzea kantatzeaz gozatzeko.
18 abeslariekin hasi zen oinarrizko errepertorio batekin. Abeslari gehienek parrokiako koruaren bertze aukera bat bilatzen zuten, bertzelako musika estiloak ezagutu eta interpretatu nahi zituztelako; baita 4 ahotsez osatutako abesbatza mistoa eratzeko ere.
Azken urte hauetan abeslarien kopurua handitu da eta dagoeneko 40 abeslarik osatzen dute, inguruneko herrietakoak ere sartu direlako:  Uharte Arakil, Ihabar, Irañeta, Villanueva eta Satrustegi.
Irurtzungo Abesbatzak urtero hainbat kontzertu eskaintzen ditu eta herriko kultur ekitaldi nagusietan parte hartzen du aktiboki.
2009an Nafarroako bertze abesbatzekin elkartrukeak egiten hasi zen (Iruñeko San Francisco de Asis, Aibarko Aritza, Berriobeitiko Ametza, Atarrabiako Abesbatza, Galar Zendeakoa…) eta inguruneko herrietan ere kontzertuak eskaintzen ditu:  Ihabar, UharteArakil edo Irañeta.
2011ko urrian Sandra Domínguez sopranoarekin, Iñigo Irigoyen tenorearekin eta Francesca Croccollino pianistarekin kolaboratu zuen Un paseo por la Zarzuela ikuskizunean, musika generoko lan handiak interpretatuz.
2012an Berriozarko Elkarrekin Abesbatzaren 25. urteurrenaren ospakizunean parte hartu zuen eta Atarrabiako Abesbatzen I. Koru Festan.
2013an Altsasuko Haize Berriak Bandarekin, Etxarri Aranazko Abesbatzarekin eta Altsasuko Erkudengo Amaren Abesbatzarekin batera Fran Idaretaren Taupadak proiektuan parte hartu zuen.
2014an Eguberrietako kontzertuak eskaini zituen Irurtzunen eta Kasedan Maite Huarte soprano eta Antonio Guerrero organistaren parte-hartzearekin.
2015ean Sesman parte hartu zuten Nafarroaren Eguna dela-eta.
2016an euren hamargarren urteurrena ospatu zuten kontzertu handi batekin Berriobeitiko Ametza Abesbatza eta Galar Zendeako Abesbatzaren laguntzarekin; baita Marta Huarte soprano, Victor Castillejo tenore, Antonio Guerrero organista, Orritz dantza taldea eta Irurtzungo musika eskolako gitarra taldearen laguntzarekin.
Betiere Fermin Idaretaren zuzendaritzapean, 150 abestien errepertorioa du, estilo ezberdinetakoa: musika klasikoa, erlijiosoa, herrikoia, kultura ezberdineko folklorea, soinu bana, espiritual beltza…