Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

VI. balkoi lehiaketa (Larun Haizpe)

AntolatzaileaLarun Haizpe Berako merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkartea
LaguntzaileakBerako Udala eta Nafarroako Gobernua

OINARRIAK

Joan den urtean bezala Larun Haizpe elkarteak balkoi lehiaketa antolatuko du.

Beratarrak euren balkoiak apaindu eta zaintzera animatu nahi ditugu. Herrian hagitz errotuta dagoen ohitura da, eta sustatu egiten gaitu. Urtero ikusten dugu nola edertzen diren balkoiak lore-konposizio desberdinekin, koloreen koordinazioarekin eta landare eta loreen barietatearekin”

Horregatik, Larun Haizpetik ahalegin hori saritu nahi dugu, uztailaren 1etik 15era balkoien lehiaketa hau deituz. Kartel iragarlea gure bazkideen erakusleiho guztietan paratuko dugu.

Berako herrigunea bortz eremutan banatuko da:

  • Altzate
  • Legia, Kanttonberri y Eztegara
  • Bera
  • Agerra
  • Baserriak

Elkarteko hiru kidek eta Berako Udaleko bi kidek osatutako Epaimahai batek bisitatuko ditu gune horiek.

Bortz sari banatuko ditugu, bat zonalde bakoitzeko: bi lagunentzako bortz afari gure elkartekide diren jatetxeetan, eta bortz lote, bat zonalde bakoitzeko, Larun Haizpe produktuena. Sariak uztailaren 28an banatuko dira, 20:30ean, Herriko etxeko plazan, ekitaldi xume batean.