Antolatzailea: Larun Haizpe Berako merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkartea
Laguntzaileak: Berako Udala eta Nafarroako Gobernua
OINARRIAK
Joan den urtean bezala Larun Haizpe elkarteak balkoi lehiaketa antolatuko du.
Beratarrak euren balkoiak apaindu eta zaintzera animatu nahi ditugu. Herrian hagitz errotuta dagoen ohitura da, eta sustatu egiten gaitu. Urtero ikusten dugu nola edertzen diren balkoiak lore-konposizio desberdinekin, koloreen koordinazioarekin eta landare eta loreen barietatearekin”
Horregatik, Larun Haizpetik ahalegin hori saritu nahi dugu, uztailaren 1etik 15era balkoien lehiaketa hau deituz. Kartel iragarlea gure bazkideen erakusleiho guztietan paratuko dugu.
Berako herrigunea bortz eremutan banatuko da:
- Altzate
- Legia, Kanttonberri y Eztegara
- Bera
- Agerra
- Baserriak
Elkarteko hiru kidek eta Berako Udaleko bi kidek osatutako Epaimahai batek bisitatuko ditu gune horiek.
Bortz sari banatuko ditugu, bat zonalde bakoitzeko: bi lagunentzako bortz afari gure elkartekide diren jatetxeetan, eta bortz lote, bat zonalde bakoitzeko, Larun Haizpe produktuena. Sariak uztailaren 28an banatuko dira, 20:30ean, Herriko etxeko plazan, ekitaldi xume batean.