Bideoak bidali ahalko dira abenduaren 21etik 31ra arte
Urtero-urtero Eguberrietan Berako etxeetan eta karriketan gabon-kantak abestu ohi dira, Olentzero eta Mari Domingi herriko karrikak zeharkatu ohi dituzte, opariak jaso ohi ditugu…
Aurten Covid-19a dela-eta, hauetako jarduera batzuk mugatuagoak egonen dira jendea ezin delako pilatu. Hori dela-eta, ohitura hauei eusteko asmoz Berako Kultur Batzordeak gabon-kanten bideo lehiaketa (online) jarri du martxan.
Familiak, kuadrillak, bikoteak, anai-arrebak, norbanakoak…. animatzen ditugu parte hartzera, haurrak, gazteak zein helduak.
Helburuak
– Gabonetako ohiturak sustatu.
– Herriko tradizioei eutsi.
– Beratarren parte-hartzea eta gabonetako espirituaz disfrutatzea sustatu.
GABON-KANTEN LEHIAKETA
Nortzuk parte hartzen ahal dute?
– Lehiakideak bakarrik edo taldeka aurkeztu ahalko dira.
– Edozein adinatakoa izan ahalko dira.
– Bi sari emanen dira, bietan Berako saltokientan gastatzeko.
Lehenengo saria: 300 €
Bigarren saria: 200 €
– Parte-hartzaileak beratarrak izan beharko dira edo taldeen kasuan taldekideren bat beratarra izan beharko da.
– Parte-hartzaileak instrumentuekin edo gabe aurkeztu ahalko dira.
Pertsona bakoitzak gehienez ere bi bideoetan parte hartu ahalko du.
Oharrak:
– Bideoak grabatzerakoan familia ezberdineko taldekideen kasuan segurtasun neurriak areagotu (distantzia, aire zabalean grabatzea lehenetsi,…).
– Covid-19ari buruzko indarreko segurtasun legeria bete beharko da.
Nola parte hartu eta bidaltzeko epea
– Edozein gabon-kanta aukeratu ahalko da. Hauek euskaraz abestu beharko dira.
– Bideoa bidaltzeko epea: 2020ko abenduaren 21etik 31ra arte Whatsappez bidali 628 43 39 19 telefonora
– Bideoarekin batera ondoko datu hauek eman beharko dira:
Izen-abizenak (abeslariarena edo taldeen kasuetan ordezkari batena)
Abeslari edo ordezkariaren posta elektronikoa
Abestiaren izenburua
Telefonoa (Whatsappean agertuko da baina hobe espresuki adieraztea)
Nork baloratuko ditu gabon-kantak?
– Berako Kultur Batzordeak Epaimahaia izendatuko du.
– Epaimahaiaren erabakiak atzeraezinak eta apelaezinak izanen dira.
– Saria eman gabe geratzen ahal da.
– Ez dira lehiaketara onartuko oinarri hauetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten musika-grabazioen bideoak.
Balorazio irizpideak
– Epaimahaiak originaltasuna, sormena eta konposizioen interes musikal eta artistikoa baloratuko ditu.
– Interpretazioa (afinazioa, eszenaratzea, aurkezpena eta janzkera)