Eguna: uztailaren 9a, ortziralea
Lekua: Herriko etxeko plaza
Ordua: 19:00
Iraupena: 70 min
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Industrian oso aktiboa den emakume da. Mugarik gabeko jakinmin musikala du eta edonoren arimara ailegatzeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker.
Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak, bere proposamena altxor preziatu bilakatzen du, betiere ukitu nostalgiko bat duela. Artistak kontserbatorioan hasi zuen bere bidea akordeoiarekin, rap eta hip hop kontzertuetan ere mugitzen hasi zelarik. 18 urterekin Gure Bazterrak promotora sortu zuen, zeinarekin kontzertuak antolatu eta hainbat artisten ibilbideak kudeatzen dituen, hala nola Benito Lertxundi, Alma eta Boneflower aipatzeagatik.
Hala ere, 2015ean ailegatu zen bere karrerako lehen kontzertu serioa, eta ordutik, estatu osoan aritu da biran Belako, Listener, Elena Setien eta Berrio bezalako artistekin oholtza partekatuz.
Bere bakarkako estrenua III EP-arekin etorri zen, lan minimalista, non, Sarak, bere ahotsaz eta pianoaz baliatuta, bere bihotza ireki eta emozioz bete gintuen kantaz kanta. Bere estilo bereziak BBK Live festibal ezagunaren BBK Hirian zikloan parte hartzera eraman zuen; honetaz gain, Los Ciclos del Primavera Sound ekimenean ere aritu zen. Gainera, ‘III’ Mondosonoro aldizkariaren Euskadiko, Nafarroako eta Errioxako 10 demo / EP onenen zerrendan sartu zen. Rockein lehiaketan sari nagusia lortu duen lehen bakarlaria da eta Hiriko Soinuak lehiaketak ere saritu du.
Orain, Sara Zozaya ‘(I)’ aurkeztera dator. Bere unibertsoa folk pop, lo-fi eta beat elektronikoekin lortzen du. Donostiarrak atmofera ilun eta intimoak, asko landutako produzkioa eta artisten generazio baten eta gaur egungo olatuaren arteko zubi bihurtzen duten soinuak erabiltzen ditu. Iraganeko erabakiek sortzen duten norabide berriaz hitz egiten du abestien letretan. Benito Lertxundi-ren kolaborazioarekin Benetan abestian, ‘(I)’ gaur egungo nazioarteko soinu modernoen eta euskal musikaren tradizioaren arteko nahasketa bikaina da zeinak, dudarik gabe, inguruko artista berezienetako bat bilakatzen duen Sara. Ez du mugarik.