Eguna: irailaren 27a, ortzeguna
Lekua: Herriko etxeko batzar aretoa (2. solairua)
Ordua: 17:00
Antolatzaileak: Nafarroako Gobernua eta Berako Udala
Nafarroako Gobernuak eta Berako Udalak elkarrekin editatutako liburua.
Biografia hau istorio baten istorioa da. Nafarroako pertsonaia bitxi eta ospetsu baten kutxa batzuen istorioak dira; arrazoi politiko eta kulturalengatik ahantzia izan dena. Urtetan German Ereñak ikertu zituen kutxa horiek eta informazio pertsonala, argazkiak eta kazetaritza testuak jaso zituen; horiek bere bizitza artistiko eta literarioaren lekuko dira eta adierazten dute zenbateraino maitatu zuen bere lurraldea nafartarra zein euskalduna sentitu zen bidasotar honek. Eladio Esparza nobelista lesakarrak zioen bezala Isidoro Fagoaga Larrache (Bera, 1893; Donostia, 1976), idazlea eta «Wagnerren interprete famatua izan zen, bere herrian ahantzia izan dena eta izen handikoa atzerrian». XX. mendeko 20 eta 30eko hamarkadetan Espainia, Portugal, Italia (zazpi denboraldiz izan zen Milango La Scalan) eta Argentinako antzoki nagusietan izan zuen arrakasta. 1937ko apirilean, Gernika bonbadartua zela jakitean eta bere herriarekiko konpromisoaren seinale, bizitza artistikoa utzi zuen betirako eta Donibane Lohizunera erbesteratu zen; orduz geroztik bere pasiora dedikatu zen: literaturara. Gernika aldizkari humanista berreskuratu eta sustatu zuen Iparraldean eta Buenos Airesen; azken honetan, hamaika artikulu argitaratu zituen La Prensa egunkariarentzat, gehienak Euskal Herria eta bere kulturarekin lotuak. Orain 125 urte betetzen dira bera jaio zela eta Nafarroako Gobernuak eta Berako Udalak elkarrekin argitaratu dute monografia zabal bat bere oroitzapena biziberritzeko asmoz.
Liburu honek badu osagarri garrantzitsu bat euskarri digitalean. Ehun eta zazpi eranskin dira (artikuluak, gutunak, kritikak, bitxikeriak, oroitzapenak) euren luzerarengatik bertsio idatzian sartu ez direnak eta horiekin batera ehun argazki datoz bere bizitzaren momentu interesgarrienak biltzen dituztenak.